(Argazkia: Joxu Arroitajauregi)
1962ko apirilaren 15ean antzeztu zen Azkoitiko Intsausti jauregian Peñafloridako kondearen El borracho burlado opera komikoa. Oso litekeena da Aresti bertan izatea eta ikuskizunak eraginda idaztea “Intxaustin” poema.
INTXAUSTIN
Gela honetan
eman zuten
lehenez
“Hordi enganatua”
Gela honetan
entzuten dut
euskal musika
zaharra.
Gela honetatik
ikusten dut
Euskal Herria
(haurrak dostatzen)
(andreak josten)
leiho honetatik.
Hala eta
guztiz ere
leihotik
ikusten dudan
herriarekin
egiten naiz
geratu
(Harrizko Herri Hau, Lur, 1971)