EUSKALDUNOK MUNDUAN BADUGU PARERIK

1740an eta 1756-57an, herrialdeko [Ingalaterrako] eskualde askotan zabaldu ziren gosearen matxinadak. Wearmouth doktoreak hamazortzi gertakari jasotzen ditu 1756ko abuztuaren eta 1757ko azaroaren artean. Jende agurgarria larritu egiten zen, eta aipatu azken iskanbilen ostean, Carmarthenshire-ko korrespontsalak honako ohar bidali zuen Gentleman’s Magazine-ra:

      “Legeak bide eraginkorrik aurkitu ezean mendean hartzeko jende xehearen artean zeharo ohikoa bihurtu den egungo matxinada-gogoa… ez da babesik izango arpilaketari emana dabilen jendailaren kontra… Jendaila zanpatu beharra dago!!!

Baina “jendaila” ezin izan zen azpiratu, eta mendearen bigarren aldian, matxinadak indar handiagoz azaleratu ziren; batetik uztak, hobetu beharrean, narbarmen murriztu zirelako; eta bestetik, nolabaiteko jan merkeko berrogeita hamar urteren ondoren, mende erdi okerragoa heldu zelako, prezioak etengabean goraka. Hala, 1765aren eta 1800aren artean, uzta kaxkarrak izan ziren 1766-67an, 1770-1774an, 1782an, 1789an, 1794an eta 1799-1800ean. Uzta txarrena gutxi ez, eta Ingalaterra europar gerran sartu zen. Ondorioak are okerragoak izan ziren. Arroba bat garik ez zuen 36 urte horietan 55 txelinetik behera egin (…) Ez da beraz harritzekoa matxinaldiak gertatzea goiko erpin horietan. 1766an piztu ziren seguruenik gehien. Prentsak hirurogei goratik liskar jasotzen ditu bi asteko tartean.

(Georges Rudé, Jendetza Historian, 1964)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s