loiola

ELIZGILEAK ELIZARA EZ

Matxinada baino urte eta erdi lehenago, gutun hau idatzi zion Sebastian Mendiburu jesuita, misiolari eta  eta idazleak Loiolako erretoreari. Azpeitian zen misioa ematen Mendiburu, eta itxura, berehala konturatu zen jauntxo jendeak ez bezala, lanaren aitzakian nabarmen huts egiten zutela bertara baserritarrek eta Loiolako obretako langileek. Erretoreari egindako eskea proposamen eta guzti igorria dago:
 Loiola_santutegia_Fatxada_eta_Solairua
“Recibiome el Rector junto a la casa de Emparan al tiempo que iban a entrar en su misa mayor y me dijo deseaban mucho los Caballeros oír la misión por entero, y que la suspendiese hasta su vuelta. Díjeles que tenía limitado el tiempo y no estaba de humor para perder una semana, fuera de que eran pocos los caballeros respecto de este pueblo y el de Urrestilla, aún sin contar los que podían concurrir de Régil y Cestona que estaban convocados; que los Caballeros de Azpeitia es gente despierta y cultivada, y que no necesita de mi misión para no pecar por  ignorancia (…) El vacío de los que han ido es muy pequeño en el auditorio, y el de los oficiales y caseros muy notable; sería menor, si VR. (y esta es la especie) quisiese hacerme el favor de decir por medio de Ibero a los peones y oficiales, que mientras dure la misión trabajen solo hasta mediodía por medio jomal. En ello nos les hace VR. agravio, pues si después no quisiesen venir a la misión, podrán trabajar por la tarde en sus casas; y ese ejemplar de su suspensión en esa obra me dará a mí más asidero para apretar a los caseros y esta gente sobre la asistencia”.
Mendibururen idazlan argitaragabeak, Euskaltzaindia, 1982 (Patxi Altunaren sarrera eta edizioa)

ZAZPI ATEDUN TEBAS HURA, NORK ERAIKI ZUEN?

loiola

“Azkoitia eta Azpeitia artean, aurrez aurre Izarraitz duela, eta Urola ibaiaren bazter oparoen zabalean, ordeka bat ageri da. Bertan dago Loiolako Inazioren jesuiten lehengo kolejioa, Espainia guztian izena duen eraikina, hain da dotorea. Dotorean, utzi egin behar zaio; baina maiteago izango du bidaiariak Izarraiztik naro ekarritako marmolen koloreen eman zoragarria. Eta era berean, faltan izango du gustu ona eta estilo sotila. Proportzioek ez dute ezer sinpletik eta zoragarritik, kupula du beharbada gauzarik onena, gertatzen dena da, beste guztia bezala, zirrimarraz eta apainduraz beteegi dagoela. Gainera, asko falta du amaitzeko oraindik”.

(Wilhelm Humboldt, Euskaldunak. Oharrak Euskal Herrian barrena 1801ean egin bidaiaz)

1766ko apirilean, kolejioko ipar hegala ari ziren eraikitzen artean, ibai aldekoa.