AZKENEKO OLA-GIZONA
«Tiriki-tauki-tauki,
mailluaren otsa…
Gaur gora nai nukela
nik Gabi-arotza,
bai burni-arotza,
mailluaren otsa.
Tiriki-tauki-tauki…
Olaren durunda
gure ibar-zelaietan
noiztandik entzun da?
Noztandik entzun da
Olaren durunda?
* * *
Leenen maillukaria,
omen Tubalkain;
leenengo Ola-gizona,
antziñako Matxin.
Orduan mundikan-nai
mendiak meatza;
mendiak meatza, ta
basoak ikatza.
Basoak ikatza, ta
beso-zaiñak gatza,
kintaleko maillua
“matxin” batek dantza.
Beti —tiriki-tauki—
eztarrian kanta,
ardoz ondo bustita,
etzedin narranta.
Dantza-sokarik bazan,
an Gabi-arotza;
tobera-jotzen, berriz,
ez bait-zan arrotza…
…gaberdian gaberdi,
eztairikan bazan,
gure Ola-gizona
antxen izango zan.
Erriko pesta-zurri
zezenikan aal-zan?
eskuan kapa gorri,
buruz beera plazan.
Onean jostaillu, ta
leertzean eztanda…
obeto adituko
bi bertsoz esanda.
“Esku” itzetikan bezain
zuzen eskukada,
“Matxin” itzetik datoar
zuzen “matxinada”.
“Matxinoak” Azpeitin
Jesus-zigortzaile,
aurpegia beltz-gorri
beti ikus bat-zaie.
Azpeiti dala Azpeiti,
Riojan San Millan…
an bai, euskal-amaren,
burni-barrak pillan!
Baiñan, besterik beste,
Matxinoen poza
beti, tiriki-tauki,
mailluaren otsa.
(Orixe, Euskaldunak, 1950)